XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Parabola lez artuta bere
bat jo egin lei bildurrak,
gure inguru dagozalako
saltzailleak ta lapurrak.
Gure erriak bai artu dituz
makurkeri ta zigorrak,
Euskal Erriko bildots oneri
urrupa dautsez azurrak,
amurrutuak ete dira ba
gure auzoko txakurrak?

Aldi aretan egiñak ziran
gaiztakeriz egiñalak,
paliopetik Kristo kendu ta
bertan jarri jeneralak.
Ta palioa eroateko
obispo ta kardenalak,
kriminalari gorazarreak
ta Kristori funeralak,
santuak kendu altaratik ta
bertan jarri kriminalak.

Espaiñatarrak gutzako dira
engaiñosoak gaur arte,
ta engaiñuok izanak doguz
beti geure erri kalte.
Geure erriko kaxak utsitu
ta Madrillekoak bete,
gauz onik iñoz ez dagoan lez
tranposoarekin naste,
orrelakorik ez dogu bear
geure errepresentante.